Iruñeko Orfeoiak omenaldi bat egin nahi die bere emakumeei. XX. mendearen hasieran sartu ziren taldean, eta Alfonso XIIIa eta Battembergeko Victoria Eugeniaren arteko ezkontzan abestu zuten. Ekitaldia bi zatitan banatuko da. Lehenengoan bideo bat erakutsiko da. Bertan, emakume hauen historia ezagutaraziko da, eta euren ahotsekin Nafarroaren izena Estatu osoan eta mugetatik kanpo nola zabaldu zuten gogoratuok da. Bideoaren ostean, Erregeen Ezkontzan kantatutako abestiak berreskuratuko dituzte. Bigarrenean, Carl Orff-ek egindako Carmina Burana kantatuko dute Orfeoiak eta Eskolaniak.