Ernest Thompsonen En el estanque dorado Broadway-n estreinatu zen, egileak berak Katharine Hepburn eta Henry Fonda protagonista izan zituen eta egokitutako gidoi onenari, emakumezko aktore onenari eta gizonezko aktore onenari Oscar sariak lortu zituen zine moldaketa egin aurretik. Oraingo honetan, Lola Herrera eta Héctor Alterio aktore handiak izanen ditu paper nagusietan (lehen aldiz elkarrekin oholtza gainean arituko dira) Magüi Miraren zuzendaritzapean. Hogeita hamar hizkuntzatara itzulia, En el estanque dorado antzezlanaren ekoizpen berri hau antzerki garaikidearen klasiko bat da. Miraren hitzetan, obra hau “gogoeta baliotsu bat harreman positiboak lortzearen zailtasunari buruz. Edozein adinetan. Edozein unetan. Gozatzea posible da denboraren gupidagabeko erasoa gorabehera". Lola Herrera eta Héctor Alterio aktoreekin emozioa ziurtatuta dago.
* Iraupena: 105 minutu