Haur-ikuskizun musikala euskaraz
2 urtarrila, astelehena
12:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Lastur Bookin S.L.
Ene Kantak - 'EMOZIO FESTA'
Ene Kantak bueltan da Baluarten. Agertokietan 10 urte eman ondoren, taldea abentura berri batean murgilduko da Emozio Festa haur ikuskizun musikal berriarekin.
Eneko eta Nerea eskolara itzuli dira. Eskolako lehenengo eguna da eta denak urduri daude: gurasoak, irakasleak eta, nola ez, gure bi lagunak. Askok ez dakite egoera horretan sortzen diren emozioak kudeatzen: beldurra, urduritasuna, poztasuna... Egun berezi honetan, udan ikusi ez dituzten lagunak topatuko dituzte berriz, eta oraingoan, gure bi protagonistek, ikasle berri bat ezagutuko dute; eta ez edonolakoa: honek, denak ikaratuko ditu, eta gure lagunek, aurre egin beharko diote egoera zail eta berri honi. Gainera, Enekok, aurre egin beharko dio beste egoera berri bati. Lagunei azaldu beharko die zeliakoa dela. Nola esango die? Zer suposatzen du horrek gelan? Irri egingo diote?
Musikaz, dantzaz eta barrez beteriko abentura berri honetan, publikoa emozioetan murgilduko da; bizitzan beharrezkoak diren emozioak eta Emozio Festan nola kudeatu erakusten saiatuko direnak. Gainera, ikusleei egoera zailei nola aurre egin erakusten saiatuko da ikuskizuna.
* HAUR TXIKIENTZAT SARBIDE-POLITIKA