Arturo Fernández eskarmentu handiko aktoreak ikuskizun berri batekin dator gurera, Enfrentados, bertan galai-seduktorearen jantzia alde batera utzi eta sotana janzten du. Bill C. Davis-ek idatzitako obra entzutetsuaren moldaketa honetan, astuariar aktorea Aita Jose Maria apaiz katoliko bat da, karisma handikoa, parrokiako eliztarrek maite eta miresten dutena. Elizaren balio eta irizpide tradizionalen ordezkari da, haietan sinesten du, eta horrek harresia jartzen dio gizartetik planteatzen diren auzi eta eskakizunen aurrean. Plegu eta pentsaera irekiko apaiza da, nolabait esan, urteetan sartua bada ere. Baina Tomás de la Casa gaztea agertzen denean, seminarista sutsu eta errebelde bat, gauza asko jarriko dira hankaz gora Nuestra Señora parrokian, eta hortik bien arteko aurrez aurrekoa etorriko da, ikusleak barrez eta hunkiturik jartzeraino funtzio osoan zehar.
Autorea: Bill C. David
Zuzendaritza: Arturo Fernández
Espainiar bertsioa: Carmen Quesada
Aktore-zerrenda
Aita José María Arturo Fernández
Tomás de la Casa Bruno Ciordia