¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Antzerkia
11 uztaila, osteguna 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte

Ergelen afaria

Josema Yuste, David Fernández eta Félix Álvarez ‘Felisuco'-rekin

Francis Veberrek sortu zuen La cena de los idiotas antzezlana, eta 1988an zinemaratu ere. Umorearen arloko klasikoetako bat bilakatu da antzezlana eta mundu osoko agertokietan arrakasta handiarekin aurkeztua da. Juan José Afonsoren zuzendaritzapean eta Josema Yuste, David Fernández eta Félix Álvarez 'Felisuco' protagonista dituela, agertokietara kritika zentzudun bat erakusteko asmoz itzultzen da; egiazki tentela zein den jakitea erraza ez duen gizarte bati egindako kritika zentzuduna, hain zuzen.

Antzezlan honek exekutibo baten istorioa aurkezten du. Exekutibo horrek, lagunekin batera, astero afari bat antolatu eta ezezagun bat gonbidatzen du. Hain zuzen ere, ahalik eta zaletasun ergelena izateagatik aukeratzen dute ezezagun hori. Oraingoan aukeratu duten pertsona Ogasun Saileko langilea da, eta pospoloekin maketa erraldoiak egitea du gogoko. Gonbidatua iritsi eta laster, ordea, exekutiboaren bizimodua okertu eta penagarri bihurtuko da.

Autorea: Francis Veber
Zuzendaria: Juan José Afonso
Bertsioa: Josema Yuste
Aktore-zerrenda: Josema Yuste, David Fernández, Félix Álvarez ‘Felisuco', Esperanza Lemos, José Luis Mosquera eta Natalia Ruiz


* Sarrera aurkeztuz uztailaren 9, 10, 11 edo 12an eskainiko diren su-artifizialak ikusteko sarreran %50eko beherapena eskuratuko duzu. Internet-en edo telefonoz sarrerak erosten dituztenek Baluarteko txartel-leihatilan beren sarrera aurkeztu beharko dute beherapena lortzeko.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.