Egungo musika munduan, piano-jole nagusienetako bat dugu Mijail Pletnev. Errusiako Federazioak, musika errusiarra munduan zehar sustatu eta zabaltzeagatik, bitan eman dio Estatu Saria. Bere gaitasun eta ezinegonak gainera, orkestra zuzendaritzara eta musika konposatzera bultzatu dute. 1990ean bere ametsetako bat lortu zuen: garaiko bakarlari nagusien hautaketa batekin, Errusiako Orkestra Nazionala sortzea. Pertsonai ospetsu, multinazional eta konpainia errusiar batzuen laguntzarekin, erakunde pribatu bat bezala sortu zen Errusiako Orkestra Nazionala. Geroztik, munduko areto nagusietan jo dute, baita euren grabazioengatik zenbait sari jaso ere.