Ehun artistek osatutako Errusiar Armadaren Ballet, Koru eta Orkestra, Errusiako folklore, ahots eta koreografia-artearen irudikapen onenetarikoa da. Taldea Valery Tkachenko-k zuzentzen du, bere herrialdeko talde militarren antolatzaile aditu hoberenetarikoen artean estimatua.
Errusiar Armadaren Koru eta Dantza taldeen jatorria Mundu Gerretan dago, formazio hauek gerra-toki eta ospitaletako soldaduei maitasun eta itxaropen abestiak eramaten zizkietenean. Ondoren munduan errusiar ikuskizun txalotuena izatera pasa ziren. Musika grabaketa eta Koruek Asia, Amerika eta Europako hiri ezberdinetan eginiko hamaika birei esker Ojos negros, Kalinda edo Los Remeros del Volga bezalako abestiak nazioarteko klasikoetan bilakatu dira. Baluarten ikusi ahalko den ikuskizunak errusiar, kosako eta eslaviar musika eta dantzez osatutako askotako egitaraua eskainiko du, jantzi koloretsu, instrumentu tipiko, sekulako koru eta koreografia ia akrobatikoak lagunduta.
EGITARAUA
I. Atala
Los soldados de Leningrado, A la marcha, Katyusha, Al otro lado del río Don, Danza de los cosacos, En el prado del sol, Los cascabeles, Danza rusa, La morena, El viento barre la calle, Desenganchad los caballos, mozos, y Los ancianos alegres.
II. Atala
Por los valles y altozanos, Dos regímenes, Las frías olas se baten, Hay solamente un instante, La campanada de la tarde, Alegres loshkari, Detrás del Danubio, Las tardes de Moscú, Ojos negros, Subboteya, y Kalinka.
* Iraupena: 50 minutu / Atsedenaldia / 50 minutu