Espainiako Nazio Balleta Baluartera bueltatuko da bere zuzendaria den José Antoniok sinatutako bi koreografiarekin. El Café de Chinitas lanak denboratik harantz Salvador Dalí eta Federico García Lorca elkartzen ditu eta bi sortze-mundu hain ezberdinen arteko sinbiosiaren emaitza den unibertso iradokitzailean murgiltzen du ikuslea. Lorcaren abesti herrikoienak musika ipintzen diote koreografiari; honek Dretroiten 1943an obraren estreinaldirako Daliri eskatutako jatorrizko oihalen berregitea antzeztoki bezala erabiltzen dituela. Espainian dantzaren munduak eman duen talentu handia izandako Antonio Ruiz Soler Antonio dantzariari omenaldia da Elegía-Homenaje koreografia. Joaquín Turinaren musikarekin, Rosario eta Antonio bikoteak Estatu Batuetan 40. hamarkadan lortutako garaipenaren interpretazioa da lan hau.
Elegía- Homenaje (Antonio Ruiz Soler-i) 40'
Koreografia: José Antonio
Musika: Joaquín Turina
El Café de Chinitas 85'
Koreografia: José Antonio
Musika: Federico García Lorca-ren zortzi abesti herrikoi
Harmonizazioa: Chano Domínguez
Eszena, bideo eta gune eszenikoaren zuzendaritza: Lluís Danés
Artista gonbidatua: Esperanza Fernández