¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Musika klasikoa
3 abendua, igandea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Espainiako Orkestra Nazionala

Zuzendaria: Josep Pons - Sopranoa: Ofelia Sala

60 urte baino gehiagoko historiarekin, etapa berri bat hasi zuen talde nazionalak 2003/2004ean, Josep Pons zuzendari artistikoaren etorrerarekin. Bere eskutik antolakuntzaren egitura eta OCNEren irudiaren modernizazio prozesua hasi zen, erakundeak bere helburu artistikoetan sakondu egin zuelarik. Horren ondorioz, errepertorio zabalago batera ireki zen orkestra. Mendebaldeko errepertorio sinfonikoaren oinarrizko obrekin batera, musika berri zein antzinatik berreskuratutako partiturak landu ditu. Kontzertu bakarra eskainiko dute Baluarten abenduaren 3an, Josep Pons zuzendari dela, eta Ofelia Sala sopranoaren partaidetzarekin. Gustav Mahler eta Tomás Marcoren obrak joko dituzte.

Egitaraua:

Nafarroako himnoa (XVIII. mendeko Erresumaren Sarrerako martxa)

Tomás Marco (1942)
Oroimen eta denboraz, orkestra eta sopranorako kontzertua (OCNE enkargua. Estreinu osoa)

I Erregeen aienea
II Festa
III Aria eta jotak

 

 

Gustav Mahler (1860-1911)
4. Sinfonia Sol haundian (54 minutu inguru)

Bedächting, nich eilen (Zentzuduna, presarik gabe)
In gemächlicher Bewegung. Ohne Hast (Moderato mugimenduarekin. Presarik gabe)
Ruhevoll (Lasaia)
Sehr Behaglich (Oso erosoa)

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.