Flamenco on Fire 2022 Jaialdia
27 abuztua, larunbata
21:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Whitan Productions
Estévez & Paños
'La Confluencia'
Estévez y Paños konpainia, 2003an bere ibilbidea hasi zuenetik, dantza flamenkoari dagozkion ekoizpen garrantzitsuenetako batzuen atzean dago. Dantzari eta koreografo sarituak Madrilgo Teatro del Canalen egoitza artistikoetan abiapuntua duen La confluencia lanarekin itzuli dira. Bere helburu nagusia koreografia-, musika- eta eszena-lanketaren beraren inguruan gogoeta egitea da, iraganetik nahiz arte garaikideetatik elikatzen den egungo lengoaia batetik abiatuta. Izenburua, beraz, estetiken eta denboren bateratzeari buruzkoa da. Arlo pertsonala eta askotarikoa. Denak bat egiten duen espazioa, nahastu gabe.