2018ko Flamenco on Fire Jaialdia
22 abuztua, asteazkena
21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Flamenco On Fire Fundazioa / Flamenco Live Worlwide AIE. Laguntzaile nagusia: Baluarte Fundazioa
Estrella Morente
'En concierto'
Enrique Morente Maisu ahaztezinaren alaba zaharrenak sakon ezagutzen du haren artea, eta jaiotzatik beretik heldu zaio gustu dotore hori. Erreferentzia da hala flamenko zaleentzat nola musika maite dutenentzat, ederki uztartzen baititu Granada bere jaioterriko eragin zaharrak milurteko berrian zabaltzen ari diren azken joerekin.
Ahots gardenez hornitua, Estrella aise mugitzen da doinu beroen, esaldi zirraragarrien eta oihartzun erdiragarrien artean. Hari begiratzea, entzutea eta huraxe sentitzea da haren artea barren-barrenetik bizitzeko modu bakarra. Ahotsak dar-dar egiten dio etereotasunaren eta arlo lurtarraren artean, errealitatearen eta haraindiaren artean mutatzen den presentzia bat balitz bezala.
Gau-jaialdi handi honetarako, Estrellak bere artearen onena ekarriko digu. Haurtzaroko jai giroko kantuei darien lañotasun sotiletik, maitasun irrikatuaren sakontasunetaraino. Sentimendu sorta osoa, sentsazioz eta kolorez beteriko aukera; egungo emakumearen bizipenak oro, antzinako andrearenaz landara, ahots miragarri batean bilduak.