2022/2023 Denboraldia. 1. Kontzertua
28 iraila, asteazkena
19:30etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Robert Treviño
PROGRAMA: Tragedia
M. Falla
Espainiako lorategietako gauak
D. Shostakovich
8. Sinfonia
Robert Treviño, zuzendaria
Alexei Volodin, pianoa
Tragedia gainditzea da Euskadiko Orkestraren Denboraldi honen goiburua; Denboraldi berrian, Robert Treviñok garrantzi handia ematen dio musika errusiarrari. Ibilbidea Dmitri Xostakovitxen 8. Sinfoniarekin hasten da. 1943an idatzia, Bigarren Mundu Gerrako izugarrikerien erdian, musikagilearen sinfonien artean gutxien interpretatu denetako bat da, oso fatalista izaki, Europa astintzen zuen sufrimendua islatzen baitu. Aitzitik, eta duen intentsitate tragikoa gorabehera, aparteko sorkuntza da, eragin handikoa. Kontrapuntu atsegina Manuel de Fallaren Espainiako lorategietako gauak lanak jarriko du. Obra hori osatuta dagoeneko hiru orrialdeetan, Cadizko konpositoreak jaio zeneko Andaluziaren beste hainbeste paisaia islatu zituen, herentzia arabiar horri zion mirespenaren erakusgarri. Alexei Volodinek –nazioarteko pianojole errusiar aktiboenetako batek–, gaueko irudi horien inpresionismo finean murgilduko gaitu.
SARRERAK