2020/2021 Denboraldia. 3. Kontzertua
7 abendua, astelehena
18:00etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Robert Treviño
KONTZERTUA BERTAN BEHERA GERATZEN DA
"Covid-19aren pandemiak eragindako edukiera-mugen ondorioz", Euskadiko Orkestrak abenduaren 7rako programatuta zuen 2020/2021 Denboraldiko hirugarren kontzertu-programa bertan behera uztea erabaki du.
PROGRAMA: Enigmatikoa
D. Shostakovich
Biolontxelorako 1. kontzertua
R. Schumann
2. Sinfonia
Robert Treviño, zuzendaria
Pablo Ferrández, biolontxeloa
2019ko maiatzean orkestrarekin eta Robert Treviñorekin batera debuta egin ostean, berriz etorriko da gurera Pablo Ferrández biolontxelojole gaztea. Oraingo honetan, tandemak Dmitri Xostakovitx konpositore errusiarrak Mstislav Rostropovitxentzat idatzitako biolontxelorako bi kontzertuei helduko die. 1959an konposatutako Biolontxelorako 1. kontzertua errepertorioko fisikoenetako eta zailenetako bat da instrumentuarentzat, Xostakovitx biolontxelojole errusiarraren birtuosismoan inspiratu baitzen. 1966an datatutako Biolontxelorako 2. kontzertuan, hala ere, Rostropovitxen interpretatzeko moduaren "intentsitatea, adimenaren egonezina eta espiritualtasun handia" arakatu nahi izan zituen. Robert Treviñok Schumannen bi sinfonia jorratuko ditu: 4. Sinfonia izugarria, 1841 urteko maisulana, non Schumannek pianoa alde batera utzi zuen musika sinfonikoan zentratzeko; eta 2. Sinfonia ikusgarria, erabat bitalista, Schumannek osasun mentaleko arazo larriez markatutako garai batean idatzi zuen arren.