Musikaren jenioa
Flauta magikoaren egilea atzealdean ageri da. Bere garaiko bi itxaropen protagonista izango dituen egitarau honetan oroitarazle-lanetan dihardu. Joseph Martin Kraus, “suediar Mozart-a”, XVIII. mendeko instrumentu-musikaren konposatzaile handienatzat dute bere herrialdean. Juan Crisóstomo de Arriaga, “euskal Mozart-a”, esperantza gazte izatera heldu zen soilki, baina gaurkoan entzungai izango dugun sinfonia bezain lan sendoak idazteko gai izan zen.
* Lehen aldiz interpretaturiko obra