2021/2022 Denboraldia. 1. Kontzertua
27 iraila, astelehena
19:30etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Robert Treviño
PROGRAMA: Brahms Fest
J. Brahms
Biolin eta biolontxelorako kontzertua [32']
1. Sinfonia [45']
Robert Treviño, zuzendaria
Dmitri Makhtin, biolina
Alexey Stadler, biolontxeloa
Joan den Denboraldiari Schubert musikagilearen obrekin eman genion hasiera, eta Euskadiko Orkestraren aurtengo ekitaldiari, berriz, Johannes Brahms konpositoreari eskainitako festa handi batekin ekingo zaio. Brahms adeitsua, gustu xume eta sentimendu handiko gizona zen, burges txiki onbera, eta Beethoven, Berlioz edota Liszt gaztearen muturreko pasioekin alderatuta, bizitzaren aurrean jarrera erabat ezberdina zuen. Hala eta guztiz ere, XIX. mendeko musika-obra bikainenetako batzuk sortu zituen. Nabarmentzekoak dira bere lau sinfoniak, ezinbestekoak munduko orkestra guztietan. Brahmsen musika hautatu zuen Robert Treviñok titular gisa gure orkestran egin zuen lehenengo kontzertuan, eta Brahms oraindik ere indarrean dagoela erakutsiko du Brahms Fest jaialdian. Hamar saio izango ditu jaialdiak -horietariko bi Baluarten-, eta, lau sinfoniez gain, Biolin eta biolontxelorako kontzertua eta pianorako bi kontzertuak eskainiko ditu, Dmitri Makhtin, Alexey Stadler eta Tom Borrow solistekin batera.
SARRERAK