2022/2023 Denboraldia. 4. Kontzertua
5 abendua, astelehena
19:30etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Robert Treviño
PROGRAMA: Handiena
Z. Gerenabarrena
Lorratz (Proyecto Elkano)
A. Bruckner
Sinfonía nº8
Robert Treviño, zuzendaria
Juan Sebastian Elkanok duela 500 urte egindako mundbira historia osoko gainditze-istorio liluragarri eta garrantzitsuenetako bat da. Elkano: Mundubira musika bidelagun, lau denboralditan zehar balentria hartako etapei gertutik jarraitu diena, Zuriñe F. Gerenabarrenaren Lorratz lanaren erabateko estreinaldiarekin amaituko da; Victoria itsasontziak Sanlúcar de Barramedako portura iritsi eta Lurreko lehen zirkumnabigazioa burutzea ospatzen du egileak lan horretan. Robert Treviñok errepertorio erromantikoko katedral handienetako bat jorratuko du horren ondoren, Anton Brucknerren 8. Sinfonia. Do minorrean idatzia eta “tragediatik garaipenera” doan planteamendu musikal batekin, apoteosi sinfoniko baterantz altxatzen da, apurka-apurka, Zortzigarrena, eta Treviñoren eskuetan, musikagile austriarraren musikan espezialista handia izaki, gogoangarria izango da.
SARRERAK