¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
2021/2022 Denboraldia. 5. Kontzertua
22 otsaila, asteartea 19:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Robert Treviño
 
PROGRAMA: BERNSTEIN + Zhou

L. Bernstein
West Side Story. Dantza sinfonikoak   [24']
 
T. Zhou
Orkestrarako kontzertua   [35']
 
L. Bernstein
2. Sinfonia, 'Antsietatearen aroa'    [35']
 
 
Robert Treviño, zuzendaria
Yulianna Avdeeva, pianoa
 
 
Robert Treviñok Estatu Batuetako musikari buruzko programa bat zuzenduko du, non Leonard Bernstein izango baita ardatza, konpositore modura ondu zituen obren alde estetiko zabala omentzeko. Hala, West Side Story obrako «Dantza sinfoniko»-en distira herrikoi eta jazzetik gertukoaren ondoren, bizi-gogoeta sakonez beteriko 2. Sinfonia etorriko da. Horrek, W.H. Audenen Antsietatearen garaia du abiapuntu, gizarte aldakor eta industrializatu batean identitatearen bilaketari buruzko egloga bat. Orkestra eta piano solorako idatzitako obra da sinfonia hau, eta Yulianna Avdeevak beteko du pianojole rola. Bernsteinekin batera, Estatu Batuetan arrakasta handia izaten ari den sorkuntza kontenporaneo bat aurkeztuko du Treviñok, Euskadin lehenengo aldiz: Zhou Tian musikagile txinatar-estatubatuarraren Orkestrarako kontzertua. Egileak, «orkestra sinfonikoari amodio-gutun bat» idatzi nahi izan zion partitura indartsu, tonal eta melodiko horren bidez.


SARRERAK

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.