2021/2022 Denboraldia. 8. Kontzertua
3 maiatza, asteartea
19:30etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Robert Treviño
PROGRAMA: MAHLER
G. Mahler
2. Sinfonia, 'Berpizkundea' [80']
Robert Treviño, zuzendaria
Sarah Fox, sopranoa
Justina Gringyte, mezzosopranoa
Donostiako Orfeoia, abesbatza
Programa honetan 2020an pandemiaren ondorioz bertan behera utzitako obra bat berreskuratuko dugu. Horrek balio sinboliko handia du Euskadiko Orkestrarentzat. Gustav Mahlerren 2. Sinfonia da, «Berpizkundea» ere deitua. Bohemiako egileak sei urte igaro zituen obra honetan lanean, eta ordu eta erdian soinu-paisaia paregabe bat igarotzen du, bizitza eta heriotzari buruzko gogoetak gidatua. Lan honetan Mahlerrek lehenbiziko aldiz erantsi zuen giza ahotsa eta beste munduaren gaia, eta, gerora, ondorengo ekoizpen sinfonikoetan oinarrizko bilakatu ziren. Robert Treviñok arrakasta handia izan du nazioarteko agertokietan Mahler zuzentzen, eta oraingo honetan Mahlerren musikan aditu diren bi solista izango ditu, Sarah Fox sopranoa eta Justina Gringyte mezzosopranoa, eta sinfonia hori mundu osoan barna interpretatu duen eta bere burua aurkezteko erabiltzen duen abesbatza: Donostiako Orfeoia.
SARRERAK