¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
2022/2023 Denboraldia. 6. Kontzertua
21 otsaila, asteartea 19:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Robert Treviño
 
PROGRAMA: Esnaera

R. Lazkano
Mare Marginis 
  Erabateko estreinaldia
 
G. Mahler
5. Sinfonia
 
 
Robert Treviño, zuzendaria
Alexandre Tharaud, pianoa
 
 
Euskal musikarako garrantzitsua izango den ekitaldi bat dakargu, Ramon Lazkanoren pianorako kontzertu berri baten estreinaldia, hain zuzen. Mare Marginisen, Radio Francek, Euskadiko Orkestrak eta Westdeutscher Rundfunk WDRk elkarrekin egindako enkarguan, donostiarrak zera islatu nahi izan du, "urik gabeko itsaso bat, muga baten lekua ere badena, ilargian ikusezin dena ikusgai denetik bereizten duen muga bat". Alexandre Tharaud, kultuko pianojole bihurtu dena errepertorio frantsesera oso modu pertsonalean hurbiltzen delako, teklatuaren aurrean jarriko da erabateko estreinaldi honetan. Bigarren zatian, Robert Treviñok beste behin erakutsiko digu Mahlerren musikarekin antz handia duela. Odoljario bat jasan eta hilzorian egon ondoren konposatu zuen Mahlerrek 5. Sinfonia. Lehengoratzen ari zela, hausnartzen hasi zen Mahler hainbeste borrokatu ondoren bere bizitzan lortu zuen guztiaz; hausnarketa horren ondorioz, esnatzearen sinfonia hau idatzi zuen, tronpeta-solo izugarri batekin hasten dena. 

SARRERAK

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.