Argiak eta itzalak
Hiru bakarlari gailen. EOSen kontzertino iraunkor gonbidatu den Lorenz Nasturica Herschcowici Asier Polo eta Marta Zabaletarekin. Helmuga Beethoven-en Kontzertu hirukoitza dugu. Eta, honekin batera, balet-musika Prometeoren mitorako, Shostakovitch-en katalogoan barrena sartu-irten berri bat egiteaz gain. Oraingo honetan Stalin-en, hilabete gutxi batzuk lehenago zendutako “herrien aitatxoa”ren irudia inspiratu zuten sentimentu ilunek beldurtutako musikagile batekin.
*Egitarau honek hitzaldia izango du aurretik