Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek bat egin dute euskal musika tradizionala bildu eta zabaltzea helburu duen proiektu batean, bi hanka nagusi dituena: batetik, hamabi kanta barne hartuko dituen eta Elkar diskoetxeak urrian argitaratuko duen disko baten grabazioa; eta, bestetik, disko horretan jasotako kantak aurkezteko urri eta azaroan Iruña, Gasteiz, Bilbo, Donibane-Lohizune eta Donostian antolatu den zuzeneko kontzertu-sorta. Proiektu hau ohiko errepertorioetatik kanpoko musika-ekoizpena bideratzeko Euskadiko Orkestraren ‘KlasikAT’ egitasmoaren baitan aurkezten da.