EOS 16/17 Abonu Denboraldia
7 ekaina, asteazkena
20:00etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Andrey Boreyko
PROGRAMA
A. Khatchaturian
Biolin eta orkestrarako kontzertua [35’]
S. Prokofiev
Romeo eta Julieta, opus 64 (aukeraketa) [52’] *
* Lehen aldiz interpretaturiko obra
Andrey Boreyko, zuzendaria
Leticia Moreno, biolina
Errusiar birtuosismoa
Orkestraren zuzendari gonbidatu nagusi Andrey Boreykok ezin hobeto ezagutzen duen alor batetik eramango gaitu: Errusiako musika. Hasteko, Aram Katchaturianen Biolinerako Kontzertua. 1940n idatzia David Oistrakh biolin-jolearentzat, birtuosismo liluragarri bat eta Armeniako doinu herrikoitan oinarrituriko folklore-zertzeladak uztartzen ditu bere baitan. Espainiako belaunaldi berriko biolin-jole onenetakoa dugun Leticia Moreno izango da bakarlaria.Ondoren, Sergei Prokofieven Romeo eta Julieta balleta. Kirovek eskatu zion, hogei urte erbesteratuta egon eta gero Sobietar Batasunera bueltatzeko aukera aztertzen ari zela musikagilea. Bere herrian artista gisa aldarrikatzeko gogoaz bultzatuta, eta Europan garaturikoa baino ulergarriagoa zen estilo batez, Prokofievek hiru hilabete besterik ez zituen behar izan bere lanik unibertsalena bilakatuko zena idazteko.