2018/2019 Denboraldia. 3. Kontzertua
27 azaroa, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Robert Treviño
PROGRAMA: Agata erupzioan
S. Hough
Agata: a Basque Fantasy [9’]
A. Dvorak
Piano eta orkestrarako kontzertua, Op.33, B.63 [34’]
E. Elgar
Enigma bariazioak, Op.36 [31’]
Robert Treviño, zuzendaria
Stephen Hough, pianoa
Agata: a Basque Fantasy da denboraldi honetako erabateko estreinaldietako lehenengoa, une honetako pianojole handienetako batek, Stephen Houghek, sortutako “euskal fantasia” bat. Bada, beste instrumentu batzuk ere sartu ditu partituran, hala nola, txistua, Garikoitz Mendizabalen eskutik etorriko dena. Ondoren, Houghek ere Antonin Dvoraken Pianorako kontzertuari helduko dio. Antonin Dvorak musikagile bohemiarrak Brahmsen omenez ondutako lan hori oso gutxitan jotzen da. Bukatzeko, Robert Treviño britainiar errepertorioko sorkuntza-lan ospetsuenetako batean murgilduko da: Enigma-bariazioak. Bertan, Edward Elgarrek musikaren bidez erretratatu zuen hamalau lagunen nortasuna eta, horretarako, askotariko musika-bitartekoak baliatu zituen; gainera, lanaren barnean, joko bat sartu zuen, enigma bat, ehun urte pasata artean konpondu gabe dagoena.