2018/2019 Denboraldia. 9. Kontzertua
28 maiatza, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Robert Treviño
PROGRAMA: Heriotza jauregian
A. Dvorak
Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua [40’]
E. Elgar
2. Sinfonia [53’]
Robert Treviño, zuzendaria
Pablo Ferrández, biolontxeloa
Pablo Ferrandezek utzi egin dio etorkizun oparoko gazte izateari: une honetako biolontxelojole bilatuenetako bat da oraintxe. Gure Denboraldian, haren erakusgarrietako batekin estreinatuko da: Dvoraken Biolontxelorako kontzertua, pasioz jositako partitura bat, Mundu Berriko sinfoniaren justu ondoren konposatua. Ezezagunagoak dira Edward Elgarren sinfoniak. Robert Treviño, baina, konbentzituta dago irismen eta anbizio handiko sorkuntza-lan horien balioaz, eta Orkestraren buru jarriko da 2. Sinfoniari heltzeko (1911). Elgarrek segurtatu zuenez, “nire arima utzi dut hor idatzita”. Ordubete irauten duen mihise-lana da, Erdialdeko Europako musikaren trinkotasuna erakusten duena, baina nortasun ingeles batez argi eta garbi.