2019/2020 Denboraldia. 7. Kontzertua
31 martxoa, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Mei-Ann Chen
KONTZERTUA BERTAN BEHERA GERATZEN DA
COVID-19 ren egoera dela-eta erakunde publikoek eskatutako gomendioei jarraituz, eta erantzukizun sozialeko printzipio batengatik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu hau bertan behera uztea erabaki du.
PROGRAMA: Sheherazade
L. V. Beethoven
Fidelio (Obertura)
B. Bartok
Pianorako 3. kontzertua
N. Rimsky-Korsakov
Sheherazade
Mei-Ann Chen, zuzendaria
Varvara Nepomnyaschaya, pianoa
Fidelioren, Beethovenek idatzitako opera bakarraren, oberturak bide emango dio Bela Bartok hungariarrak New Yorken erbestealdian amaitu zuen azken obrari, 1945ean, hil baino egun batzuk lehenago. Ideia musikal uholde bat barne hartzen duen Pianorako 3. kontzertua lirikotasun eta baretasun handia izateak ezberdintzen du Bartoken aurreko bi kontzertuetatik, horiek zorrotzagoak baitziren. Interpretea Varvara izango da; 2012an Geza Lehiaketaren irabazle izandakoa mundu osoan ari da eskaerak jasotzen bere interpretazioen berezitasun eta kalitateari esker. Mei-Ann Chen, Estatu Batuetako musika-zirkuituan erreferentziazkoa den zuzendaria, Chicagoko Sinfoniettaren eta Taiwaneko Sinfonikoaren titularra, igoko da podiumera Sheherazade ipuin orientalari aurre egiteko. Rimski-Korsakov musikagile errusiarrak errepertorio sinfonikoko klasiko batean bilakatu zuen sentsualitate eta exotismoz gainezka egiten duen partitura bati esker.