2019/2020 Denboraldia. 8. Kontzertua
28 apirila, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Robert Treviño
KONTZERTUA BERTAN BEHERA GERATZEN DA
Koronabirusaren prebentzio- eta euste-jarraibide ofizialei jarraituz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu hau bertan behera uztea erabaki du.
Erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez egingo dela jakinarazten da. Internet bidez eskuratutakoen kasu, dirua zuzenean itzuliko da. Eta txartel-leihatilaren kasuan, Baluartek ateak berriz zabaltzen dituenean.
PROGRAMA: Urrezko araua
B. Bartok
Pianorako 2. kontzertua
J. Brahms
2. Sinfonia
Robert Treviño, zuzendaria
Yulianna Avdeeva, pianoa
Aurreko programan serieko hirugarrenera hurbildu ostean, oraingoan Bartoken Pianorako 2. Kontzertuari helduko diogu eta, harekin, hungariarraren alde erabat ezberdin bati: birtuosismo handiko pianistarena, zailtasun izugarriko erronka teknikoei aurre egiteko eta horiek musika distiratsu eta basati baten erdian aurkezteko gai dena (kontzertuaren pasarte batzuetan pianojoleak esku-ahurrekin astindu behar du teklatua). Lehen mailako interpreteek baino ezin dute obra hau jo, eta kritikoek azpimarratu dute Yulianna Avdeeva, 2010ean Chopin Lehiaketa irabazi zuena, energia handiko eta dotoretasun eta argitasun interpretatibo nabarmeneko pianojolea dela. Bigarren zatian, Robert Treviñok XX. mendeko beste monumentu sinfoniko bati ekingo dio, Johannes Brahmsen 2. Sinfoniari. Naturaren eragin nabarmena duen sinfonia hau egile alemaniarrak idatzi zituen lauetako optimista eta irisgarriena da, konposizio-egikera ia perfektu bati uko egin gabe.