¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
2019/2020 Denboraldia. 10. Kontzertua
2 ekaina, asteartea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Robert Treviño

KONTZERTUA BERTAN BEHERA GERATZEN DA
 
Koronabirusaren prebentzio- eta euste-jarraibide ofizialei jarraituz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu hau bertan behera uztea erabaki du.
 
Erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez egingo dela jakinarazten da. Internet bidez eskuratutakoen kasu, dirua zuzenean itzuliko da. Eta txartel-leihatilaren kasuan, Baluartek ateak berriz zabaltzen dituenean.

 
 
PROGRAMA: Transzendentzia / Trascendencia

G. Mahler
2. Sinfonia, “Berpizkundea
 
 
Robert Treviño, zuzendaria
Sarah Fox, sopranoa
Justina Gringyte, mezzosopranoa
Donostiako Orfeoia
 
 
Orkestraren Denboraldia beti gertakizun garrantzitsua izaten den obra batekin amaituko da: Gustav Mahlerren 2. Sinfonia, “Berpizkundea” izenez ere ezagutzen dena. Sei urteko lana eman zion sinfoniak egile bohemiarrari, eta bertan lehendabizikoz sartu zituen bai gizakiaren ahotsa, bai gai erabat lurtarra, ondorengo produkzioaren gehiengoan hain garrantzitsua izango zen ardatz tematikoa. Sinfonia hau sorkuntza izugarria da, eta lehen mugimenduko hileta-martxatik amaierako berpizkunde-koruraino askotariko soinu-paisaiak eta hausnarketa filosofikoak zeharkatzen ditu. Robert Treviñok Mahlerren musika maisutasunez lantzen duela jakina da dagoeneko mundu osoan, eta abagune berezi honetarako Mahlerren musikan espezializatuta dauden bi ahots-bakarlari gonbidatu ditu: Sarah Fox sopranoa eta Justina Gringyte mezzosopranoa. Gainera, bertakoa den abesbatza bati ere luzatu dio gonbita, mundu osoan obra hau defendatu duen eta bere aurkezpen-gutun bihurtu duen abesbatza bati: Donostiako Orfeoiari.
 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.