EGITARAUA
E. Grieg
Pieza Lirikoak V. Kanpai-hotsak* [6’]
C. Nielsen
Klarinete eta orkestrarako kontzertua* [24’]
C. Debussy
Images [35’]
( * Lehen aldiz interpretaturiko obra )
Klarinetea: Martin Fröst
Zuzendaria: Juanjo Mena
Haize nordikoak
Martin Fröst klarinete-jole suediarra, musika eskandinaviarraren talenturik nagusienetakoa, izaera nordikoko programaren protagonista ospetsua da: Kanpai-hotsak, Edvard Grieg norvegiarraren Pieza Liriko-etako bat eta Carl Nielsen daniarraren Klarineterako kontzertua. Debussyren Images triptikoaren baitan kokatzen den Iberia-ren berotasunak, ametsezko Espainian inspiratuta, kontzertuaren tenperaturak orekatuko ditu.
Kontzertua hasi aurretik, 18.45ean Gola Aretoan solasaldia eskainiko du Iruñeko Kontserbatorioko zuzendari-ohia eta klarinetejotzailea den Fernando Sesmak, Aurretiko Hitzaldiak zikloaren baitan.