EGITARAUA
A. Honegger
Chant de Joie (Un canto de alegría) * [7’]
F. Poulenc
Concierto para piano y orquesta * [20’]
R. Vaughan Williams
Sinfonía nº2, “A London Symphony” [43’]
(* Lehen aldiz interpretaturiko obra)
Pianoa: Ian Fountain
Zuzendaria: Cristian Mandeal
Pozaren aurpegiak
Poza, argitasuna, ironia eta arintasuna hartu zituen goiburu Seien Taldeak hogeiko hamarkadan Frantziako musika eszenategian bere burua aurkeztu zuenean. Urteak geroago, bozkario-aldarte hori oso bestelako inspiraziodun bi piezatan arnasten da: Arthur Honegger-en (zalantzarik gabe, Seien Taldeko kide «serio»ena) Chant de Joie eta Francis Poulencen Pianorako kontzertua. Espiritu frantsesari –eta bereziki Debussyren inpresionismoari– ere egiten dio erreferentzia Vaughan Williamsek “londrestar” aireko bere Bigarren sinfonian.
(Egitarau honek hitzaldia izango du aurretik)