EGITARAUA
D. Shostakovitch
Concierto para violín y orquesta nº1 en la menor, opus 77 [39’]
V. Kalinnikov
Sinfonía nº1 en sol menor * [35’]
(* Lehen aldiz interpretaturiko obra)
Eugene Ugorski, biolina (Daniel Hope-n ordez)
Andrey Boreyko, zuzendaria
Bizitza zatiak
Zhdanov “formalismo burgesaren” kontrako kanpainan buru belarri ari zela konposatu eta sobietar erregimenak ia zortzi urtez debekatuta eduki zuen Shostakovitch en biolinerako lehen kontzertuak —bere generoan XX. mendeko erreferentzia obretako bat— bikain laburbiltzen du sortu zen garaian nagusi zen susmo eta mehatxu giroa bere ingerada labirintikoetan. Osagai autobiografikoa agerian geratzen da, halaber, Kalinnikov errusiarraren partitura ospetsuan. Obra horren andantea egileak begirik bildu ezinik emandako gau batean sortu zuen, “gaueko isiltasuna eta bakardadea entzunez”.