EGITARAUA
J. Dillon
White Numbers [5’]
(Erabateko estreinaldia, TESELA proiektua)
E. Schulhoff
Sinfonía nº 2 [23’] *
A. Zemlinsky
Cymbeline. Suite [18’] *
L.V. Beethoven
Sinfonía nº 3 en mi bemol mayor, opus 55, “Heroica” [47’]
* Lehen aldiz interpretaturiko obra
Petra Fröse, sopranoa
Gerd Albrecht, zuzendaria
Klasikoak eta modernoak
James Dillon konpositore eskoziar polifazetikoaren estreinaldia nabarmentzen da “Heroikoa” Sinfonia txundigarriak koroatzen duen programa honetan. Estreinatu zenean iraindu izan zuten obra honek ―kritikari vienarren iritziz “azkengabea, gainkargatua, ulertezina eta zaratatsuegia” Czernyren testigantzaren arabera― Haydnek eta Mozartek finkatutako eskema formalak zeharo hausten ditu dagozkion berrikuntza konstruktibo eta tinbrikoekin eta, izan ere, 1804an, obra honekin zabaldu zizkion ateak Beethovenek Erromantizismoari. Nazismoak zigortutako bi konpositoreren mugaldeko musikak, Zemlinsky eta Schulhoffenak ―batarenak kutsu erromantikoa du oraindik eta bestearenak Bartók, Weill eta jazzaren bidetik jotzen du―, ematen dio azkena saioari.