EGITARAUA
M. Lavista
Tres cantos a Edurne [5’30’’]
(Erabateko estreinaldia, TESELA proiektua)
C. Saint-Saëns
Concierto para violoncello y orquesta nº 1 en la menor, opus 33 [19’](Biolarako moldaketa: M. Sitkovskaya)
N. Rimsky-Korsakov
Sheherazade, opus 35. Suite sinfónica [41’]
Maxim Rysanov, biola
Diego Matheuz, zuzendaria
Kapritxo erromantikoak
Mario Lavista mexikarraren estreinaldiak, bere obran Europako eta Amerikako aztarren musikalak biltzen dituenarenak, espresibotasun erromantiko handiko programa iragartzen du. Kontzertua biolontxelorako 1. zk.n, Saint-Saënsek ohikoa duen trebetasun konstruktiboarekin hedatzen duen diskurtsoan, bere garaiko lirismoa, ondo dosifikatutako birtuosismoa eta halako joera arkaizantea elkartzen dira. Sadko-tik Urrezko oilarra-raino, unibertso legendarioak berebiziko garrantzia du Rimsky-Korsakoven katalogoan. Sheherazade nagusitu eta gailentzen da Kapritxo espainiarra eta Pazko nagusi errusiarra-rekin batera osatutako triptikoan. Hainbat eta hainbat aldiz entzundakoa, partitura honen betiereko sentsualtasuna nahikoa izan da autoreari musikaren panteoian ohorezko lekua egiteko.