PROGRAMA
J.M. Usandizaga
Las Golondrinas. Pantomima [9’]
W. Kraft
Concierto para timbales y orquesta (*) [24’]
L.V. Beethoven
Sinfonía nº 1 en do mayor, op 21 [27’]
(*) Lehenengo aldiz eskeinitako obra
Perkusioa: Anthony Laffargue (EOSeko kidea)
Zuzendaria: Rubén Gimeno
Gaztaroko maisulanak
Las Golondrinas, Usandizagak 27 urterekin idatzitako drama lirikoak, laudorio asko jaso zituen estreinaldian bere aberastasun eta erritmo- eta harmonia-idazkera ausartagatik. Zeinek daki noraino irits zitekeen musikagile donostiarrak hurrengo urtean zendu izan ez balitz. Pantomima bere pasarte sinfoniko boteretsuenetakoa da, boteretsua delarik ere AEBtako mendebaldeko kostako musikagilerik nagusiena den William Kraften Tinbal eta Orkestrarako Kontzertua. 1983an idatzia, Kontzertua perkusio-joleen errepertorioaren ikurra bilakatu da: handituz doan intentsitateko tour de force-a da beraientzat. Gaztaroko beste lan batek, Beethovenen 1. Sinfoniak, musikagilearen hastapenetako bi inspirazio-iturri nagusiak islatzen ditu: Mozart eta, bereziki, Haydn.