PROGRAMA
M. Sotelo
Urrutiko Urdin (*) [5’]
W.A. Mozart
Concierto para clarinete y orquesta en la mayor, K. 622 [25’]
J. Sibelius
Sinfonía nº 2, en re mayor, op 43 [46’]
(* Erabateko estreinaldia, Tesela proiektua)
Klarinetea: Martin Fröst
Zuzendaria: Ari Rasilainen
Urrutiko urdin, urrutiko Finlandia
Ekarpen berri bat Tesela bildumari, Mauricio Sotelo espainiarraren eskutik oraingoan. Urrutiko Urdin lanak ospe handiko bi lanetan oinarrituriko kontzertua irekiko du. Mozarten Klarineterako Kontzertuak –garrantzi handikoa 1791n oraindik gaztea zen instrumentuaren sendotzerako-, Salzburgokoak idatziriko doinu finenetakoak hartzen ditu. Jan Sibeliusen 2. Sinfonia, famatua izateaz gain, lan karismatikoa da bere herrian. Italia eta Finlandia artean idatzia eta 1902an estreinatua, abertzaletasun finlandiarraren adibide paradigmatikoa bilakatu zen berehala. Bere finale indartsua, maila politikotik aztertuta, Finlandia independentziarantz irmoki egiten ari zen bidearen isla da.