PROGRAMA
C. Ives
The Unanswered Question, s 50 (*) [6’]
G. Mahler
Sinfonía nº 6, en la menor, “Trágica” (*) [77’]
(*) Obra interpretada por primera vez
Elkarrengandik urruntzen diren bideak
Hertsiki garaikideak diren bi lan -1906an bukatuak-. XX. Mendeak hartuko zituen musika-bidezidorrak zein ezberdin izango ziren aurreratu zuten. Charles Ives estatubatuarraren The Unanswered Question (Erantzunik gabeko galdera) “paisaia kosmikoa da”, non hiru instrumentu-talde independente existentziaren enigma azaltzen saiatuko diren. Erantzuna, ikusezina, isiltasunean ezkutatzen da ordea. Mahlerren 6. Sinfoniak, Tragikoa, espresio-intentsitate izugarria jaregiten du laurogei minututan zehar. Une baketsu bakarra Andante abegitsua da. Finalea Mahlerren musikarik ilunenetakoa da. “Nihilista” izendatu zuen Furtwänglerrek eta “musika sinfoniko guztiaren samingarriena" zela esan zuen Karajanek.