PROGRAMA
G. Fauré
Masques et Bergamasques, opus 12 [14’]*
J. Rodrigo
Concierto de Aranjuez [21’]
P.I. Tchaikovsky
Sinfonía nº6 en si menor, opus 74, TH 30, “Patética” [46’]
* Lehen aldiz interpretaturiko obra
Zuzendaria: Michael Francis
Gitarra: Miloš Karadaglis
Festa galaiak eta azken aitormenak
Michael Francis eta Miloš gitarra-jolea iraganari so jarri dira: Fauréren Masques et Bergamasques lanarekin -“Watteauren koadroak ematen duten inpresioa” bezalakoa den dantza-suitea- XVIII. mendeko Frantzia eta aristokraziaren jai galaiak berreskuratzen dituzte; eta Rodrigoren Concierto de Aranjuez-ekin Espainiako erregeen udaberriko jauregi zen Aranjuezeko Errege Etxaldearen “loreen usaina, txorien kantua eta iturrien zurrusta” islatzen dute fandango, saeta eta dantza barrokoaren kutsua duten hiru mugimenduren bidez. Beste muturrean, Tchaikovskyren 6. Sinfonia, Patetikoa, barnekoena bere aitormen-lanen artean. Hunkiberatasun geldiezinekoa, musikagilearen agurra izan zen, 1893an estreinatu eta bederatzi egunera hil baitzen.