PROGRAMA
F. Ibáñez
Juegos de Otoño [15’]
J. Guridi – E. Freitag
Seis canciones castellanas [17’] *
P.I. Tchaikovsky
Sinfonía nº3 [45’]
* Lehen aldiz interpretaturiko obra
María Bayo, sopranoa
Kantika Korala (Basilio Astúlez, zuzendaria)
Rumon Gamba, zuzendaria
Kantuak eta jolasak
Ahots-musikan maisuak diren bi musikagile arabarrek irekiko dute denboraldia. Leioa Kantika Koraleko ahots gazteak, hain zuzen, Francisco Ibañezen Juegos de Otoño obraren protagonista izango dira. Haurrei zuzendutako agerraldi zirraragarri honek neska-mutilek parkeko jolasetan sentitzen dituzten emozioak islatzen ditu. Seis canciones castellanas, Guridik konposatutako 70 kantuen artean ezagunenak, interpretatuko ditu María Bayok, bere ahotsaren bidez eta Edward Freitagen orkestra-moldaketen bidez, letra eta erritmo herrikoiak ezin hobeto adieraziz. Rumon Gambak zuzendutako programa osotzeko, berriz, Tchaikovskyren sinfonien artean gutxien interpretatu dena entzungo da, 3. sinfonia re maiorrean. Richard Taruskinen aburuz, bost mugimendu eta Schumann eta Mozarten eraginak dituen sinfonia hau “Tchaikovskyren lehen sinfonia tipikoa da, dantza erabat nagusi duen lehena”.