¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
2. Ziklo Kontzertua
21 urria, asteartea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Carlo Rizzi

PROGRAMA

I. Urrutia
Eresoinka     [10’]
     (erabateko estreinaldia, EOSren enkarguz)

W.A. Mozart
Bi piano eta orkestrarako kontzertua     [24’]
 

J. Brahms
1. Sinfonia Do minorrean, op.68     [45’]
 


Garikoitz Mendizabal, txistua
Marta Zabaleta eta Miguel Borges Coelho, pianoak
Carlo Rizzi, zuzendaria


Eresoinkaren espiritua

Garikoitz Mendizabal txistulari birtuosoak Eresoinka obraren erabateko estreinaldian parte hartuko du. Euskadiko Orkestrak Isabel Urrutiari egindako enkargua da, 1937 eta 1939 urte bitartean izen bereko taldeak euskal kulturaren enbaxadore gisa egindako lana omentzeko asmoz. Ondoren, Marta Zabaletak eta Miguel Borges Coelhok osatutako duoaren txanda izango da, eta Mozarten K.365 Bi pianorako eta orkestrarako kontzertua obra eskainiko dute. Galdera eta erantzun musikalen jolas bizi hau bere arreba Nannerlekin batera interpretatzeko asmoz idatzi zuen Salzburgoko musikariak.  Azkenik, Carlo Rizzik Brahmsen 1. Sinfonia do minorrean, 68. opusa zuzenduko du. Hamalau urteko konposizio-prozesu zail baten ondoren sortu zuen artistak. Hans von Bülowk “Beethovenen Hamargarren Sinfonia” izenarekin bataiatu zuen, eta, haren bidez, Brahms garaiko sinfoniagile onenetako bat bilakatu zen.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.