PROGRAMA
C. Saint-Saëns
Marcha Heróica, opus 34 [7’]*
C. Saint-Saëns
Phaéton, opus 39 [9’]*
J. Haydn
Sinfonía Concertante en Si bemol, opus 84, Hob I: 105 [22’]
R. Strauss
Una vida de héroe, TrV 190, opus 40 [40’]
* Lehen aldiz interpretaturiko obra
Lorenz Nasturica-Herschcowici, biolina
Juan Ignacio Emme, biolontxeloa (EOSeko kidea)
Hervé Michaud, oboea (EOSeko kidea)
Marco Caratto, fagota (EOSeko kidea)
Jun Märkl, zuzendaria
Erretratu heroikoak
Jun Märkl denboraldira itzuliko da, Saint-Saënsen bi obra erakutsiz: Martxa Heroikoa ikaragarria eta Phaéton poema sinfonikoa, Heliosen semeak eguzkiari tira egiten dion gurdian izandako lasterketa tragikoa deskribatzen duena. Jarraian, Lorenz Nasturica-Herschcowici, EOSko kontzertino gonbidatu iraunkor, eta Orkestrako hiru kidek, Juan Ignacio Emme (biolontxeloa), Hervé Michaud (oboea) eta Marco Carattok (fagota), Sinfonia Kontzertantea, Hob. I:105 interpretatuko dute. Obra honekin, ganbera eta orkestra elkarrizketaren arteko oreka zoragarria erdietsi zuen Haydnek. Richard Straussen Heroi-bizitza poema sinfonikoak, On Kixote obraren garaikideak, emango dio amaiera emanaldiari. Obra honen bidez, musikagilea “figura historiko edo poetiko zehatz bat baino gehiago, gizonen heroitasunaren ideia aske eta orokorrago bat” islatzen saiatu zen.