PROGRAMA
A. Part
Fratres [10’]*
R. Schumann
Piano eta orkestrarako kontzertua La minorrean, op 54 [31’]
J.S. Bach - G. Bantock
Chorale “Wachet auf, ruft uns die Stimme” [5’]*
P. Hindemith
Matías Margolaria [25’]
* Lehen aldiz interpretaturiko obra
Elisabeth Leonskaja, pianoa (artista egoiliarra)
Andrey Boreyko, zuzendaria
Pinturak eta collageak
Andrey Boreykok zuzendutako askotariko programa hau, Arvo Pärt estoniarraren Fratres lanarekin abiatuko da. Bestalde, bere koral ospetsuenetako batek, Wachet auf, ruft uns die Stimme izenekoak, gogora ekarriko du Johann Sebastian Bach musikagilea, Granville Bantockek egindako bertsio sinfonikoan. Bi lan horien artean, errepertorioaren bi une garrantzitsu tartekatuko dira: Schumannen Pianorako eta orkestrarako kontzertua minorrean, denboraldi honetan Orkestrako artista gonbidatua den Elisabeth Leonskaja artistaren eskutik; eta Paul Hindemithen Matías margolaria sinfonia, izen bereko operatik hartutakoa. 1933-34an konposatu zuen Hindemithek eta bertan azalerazi zituen Mathis Grünewald XVI. mendeko margolariaren figura eta bere kezka moral eta politikoak nazismoaren oldarraren aurrean.