¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
3. Ziklo Kontzertua
3 azaroa, asteartea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: José Ramón Encinar

PROGRAMA

W.A. Mozart
La flauta mágica. Obertura

L. de Pablo
Pensieri, rapsodia para flauta y orquesta (*)

M. de Falla
El sombrero de tres picos


* Erabateko estreinaldia


Lola Casariego, sopranoa
Roberto Fabricciani, flauta
José Ramón Encinar, zuzendaria


Luis de Pablori omenaldia

Oberturarik ezagunenetako bat eta gero, Mozarten Txirula Magikoa (1791) operarena hain zuzen ere, denboraldiko lehen erabateko estreinaldia etorriko da: Pensieri, flauta eta orkestrarako rapsodia, Luis de Pablo musikagile bilbotarrarena. Orkestrak aipatua omendu nahi du, bere 85. urtebetetzea dela-eta. Estreinaldia musika garaikidean aditu diren bi musikariren esku egongo da: Roberto Fabbriciani flauta-jole italiarra eta José Ramón Encinar zuzendaria. Azkenak gure orkestra Veneziako Bienalean zuzendu zuen 2014ko urrian. Azkenik, Lola Casariego sopranoak, Raquel Lojendioren ordez ariko denak, Fallak Ballet Errusiarrentzat 1919an idatzi zuen Hiru Puntako Kapela abestuko du. Estreinaldian Pablo Picassoren dekoratuak erabili ziren. Pedro Antonio de Alarcónen eleberri izenkidean oinarritua, Espainiar musikako pasarte ezagunenetakoak hartzen ditu. 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.