PROGRAMA
A. Berg
Biolin eta orkestrarako kontzertua (26')
G. Mahler
4. Sinfonia Sol maiorrean (55')
Zoe Nicolaidou, sopranoa
Viviane Hagner, biolina
Jun Märkl, zuzendaria
Zeruko pasarteak
XX. mendeko biolinerako errepertorioan aditu nagusienetakoa dugun Viviane Hagner biolinistak Alban Bergen lan instrumental ezagunena joko digu. "Aingeru baten memoriara" (Alma Mahlerren alaba zena) eskainia, Bergen azken lan osoa izango zen Biolinerako Kontzertuak maisuki uztartzen ditu Schoenbergen teknika dodekafonikoa eta askatasun handiko eta izaera erromantikoko pasarteak. Ondoren, Bergengan eragin izugarria izan zuen Mahlerren 4. Sinfonia zuzenduko du Jun Märklek. Munichen estreinatua 1901ean, 4. Sinfoniaren osagairik aipagarriena azken mugimendua da, zeruko plazerak goresten dituen abestia, Mahlerrek Gazteriaren adar magikoa bildumatik hartu zuena. Frantziako mundu lirikoan entzute handia lortu duen Zoe Nicolaidou soprano gazteak abestuko du.