EOS 16/17 Abonu Denboraldia
13 abendua, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Jun Märkl
PROGRAMA
C. Saint-Saëns
Suite Algerienne, opus 60 [19’]
Lehen aldiz interpretaturiko obra
F. Poulenc
Bi piano eta orkestrarako kontzertua Re minorrean [20’]
Obra interpretada por primera vez
C. Debussy
Images: 2. Iberia / 3. Rondes de Printemps [28’]
Jun Märkl, zuzendaria
Katia & Marielle Labeque, piano bikotea
Frantziako irudiak
Batekoen pokerra, gure ondoko herrialdeko musika besterik eskaintzen ez duen programa honetarako. Errepertorio frantziarraren bere bertsioengatik nazioartean ezagun egin den Jun Märklek, munduko piano-bikote entzutetsuena osatzen duten Katia eta Marielle Labèque ahizpa lapurtarrekin batera, Francisc Poulencek 1932n umorez beteriko estilo neoklasikoan idatzi zuen Bi piano eta orkestrarako kontzertua eskainiko dute.Poulencekin batera, Camille Saint-Saënsen Suite Algerienne. Ondoren, Claude Debussyren Images lanetik ateratako bi partitura: artista frantziar ugarik XX. mendeko hasieran amestu zuten Espainia exotikoa irudikatzen duen Iberia triptikoa; eta Rondes de Printemps, musikagileak Stravinskyk bere Eskaintza idatzi baino hiru urte lehenago bukatu zuen udaberriari eginiko oles kementsua.