Dantzaren kutsu ugari dago egitarau honetan. Weberren Oberon lanean biltzen den maitagarrien eta elfoen ibilkera sotiletik hasi eta Romeo eta Julieta tragediaraino. Azken hau, Prokofievek konposatua, Shakespeareren lana oinarri harturik idatziriko lehenbiziko sobietar baleta dugu. Tartean Laloren Biolontxelorako kontzertua, espainiar jatorrizko melodia eta erritmoak gogora ekartzeko aukera ematen diguna. Denboraldi honetan ere biolontxeloak toki berezia beteko du.
* Lehen aldiz interpretaturiko obra