Charles Solerren lan irabazlea espainiar orkestra batetik bestera doa. Hemen atari izaera hartzen du Saint-Saënsen kontzertuaren dirdira dotorearen entzunaldiaren aurretik. Weberren Turandot lana, zabalduegia izan ez dena, Hindemithek bere Metamorfosiak eraikitzeko erabilitako oinarrietariko bat dugu. Lan honekin nahikoa aukera dago orkestrak bere birtuosismoa erakutsi eta parodiarako duen gaitasuna iradoki dezan.
* Lehen aldiz interpretaturiko obra