“Mende berriko flamenkoko dantzari onentzat” joa (The New York Times), Farruquito (Juan Manuel Fernández Montoya) flamenkoaren historian entzute aitortua duen ijito-leinuetako baten oinordekoa da, Farruco aitonak sortutako eskola bakan batekoa. Nazioartean ezagutza eta aitortza izaten hiru hamarkada igaro eta gero, bere bizi-misio handia flamenko puruena mundu osoko agertokietan konpartitzea da. Proiektu berria ekarriko du Farruquitok Baluartera. Zehazki, bere “alde pertsonalena” erakusten duela esan du proiektuaz: “Musikari eta flamenkoko dantzari gisa ditudan kezka eta ardura guztiak kontatzen ditu. Lan originala da letrari, musikari eta koreografiari dagokionez. Cante-a, gitarra, perkusioa, talde flamenkoko musikariak dira kontzertuko protagonistak eta ez dira aritzen lagungarri soil gisa. Azken batean, protagonistak jotzen, abesten eta dantzatzen dutenak dira. Denak egundoko gainjantzi flamenkoa eratzen duten hari distiratsuak dira”.
IRAUPENA: Ordu bat eta 30 minutu