Lr
1
Ig
2
Al
3
Ar
4
Az
5
Og
6
Ol
7
Lr
8
Ig
9
Al
10
Ar
11
Az
12
Og
13
Ol
14
Lr
15
Ig
16
Al
17
Ar
18
Az
19
Og
20
Ol
21
Lr
22
Ig
23
Al
24
Ar
25
Az
26
Al
31
¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Flamenco on Fire 2020 Jaialdia
28 abuztua, ostirala 21:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Flamenco on Fire Fundazioa. Laguntzaile nagusia: Baluarte Fundazioa

Farruquito

'Íntimo'. Gonbidatua: Remedios Amaya
Bi belaunaldi ezberdineko bi artista handi arituko dira elkarrekin, Flamenco on Fire-n. Juan Manuel Fernández Montoya, “Farruquito”, (Sevilla, 1982) dantzaren artea eta zaina da. Leinu flamenko gogoangarri batengandik heldu da eta bost urte zituela aritu zen lehendabizikoz, Broadwayn. 12 urte zituela, Carlos Saurarentzat egin zuen dantza Flamenco filmean. 15ekin, berriz, aitatxi Farruco zendu eta gero, bere lehen ikuskizuna sortu zuen, Raíces flamencas. 2001ean, arrakasta handia lortu zuen nazioartean Farruquito y familia lanarekin, eta ondotik, beste batzuk etorri ziren, hala nola Improvisao (2015), Flamenco on Fire jaialdian aurkeztutakoa.
 
Oraingo honetan, Íntimo ekarriko du Iruñera, bakardadetik ondutako ikuskizun flamenkoa. Agertokietan 30 urtean aritu izanak eragindako gogoeta da lanaren haria, dantzarik tradizionalenak abiaburu hartuta (Seguiriyak, Tangoak, Alegriak, Buleriak eta Soleareak), bere bilakaera formatu biluzi, berezko eta intimuan erakusteko. María Dolores Amaya Vega “Remedios Amaya” (Sevilla, 1962) izanen du oholtzan bidelagun, hau da, bere baitan flamenkoaren tradizioa eta garbitasuna biltzen dituen kantaorea. Jaiotzez Trianakoa, 70eko hamarkadaren bukaeran plazaratu zuen bakarkako lehen diskoa eta, orduz geroztik, ibilbide zabal eta emankorra egin du, hainbat artistarekin aritu da elkarlanean -Diego Carrascorekin, adibidez-, Alejandro Sanzek ekoiztutako disko bat argitaratuta.


STREAMING

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.