Espainiako Akademia Errealaren aburuz "fetén" hitzaren esanahia "ona, bikaina" bada, "fetén fetén"-en bikaintasunak biz biderkatzen den zerbait behar du izan. Hori da, hain zuzen ere, Jorge Arribas eta Diego Galaz multiinstrumentistek osatzen duten bikotea; biolinetik eta akordeoitik aurrera, ohi ez bezalako eta asmatutako beste tresnak jotzen dituzte, Les Luthiers boskotearen antzera: esku-zerra, biolin tronpeta, metalófono-a edo vibrandoneón-a. Fetén Fetén bikoteak eskaintzen dituen emanaldietan normala da balsa, fox trot, txotisa, jota, seguidilla, erronda, pasodoblea edo habanerak entzutea. Jorge Arribas Celtas Cortos eta La Musgañarekin elkarlanean aritzen da eta Diego Galaz-ek Nacho Mastretta, Kroke, Kepa Junkera, Jorge Drexler etabarrekin batera egin du lan. Fetén Fetén-ek "beste musikak" egin baino "musika guztiak" egiten ditu, edo El País egunkariak taldeari buruz esan bezala: "Fetén Fetén-ek beste musika bat posible dela erakusten du". Nahiz eta ezinezkoa iruditu. Baluartera bere musika fresko eta dibertigarriarekin helduko da bikotean New York-en aritu ostean.