1756ko urtarrilaren 27an Salzburgon jaio zen Wolfgang Amadeus Mozart. Bere jaiotzaren 250. urteurrena gogoratzeko, Varsoviako Ganbera Operak Figaroren Ezteiak eskaintzen du, Lorenzo da Ponteren libretoekin idatzi zuen hiru operetatik lehenengoa, eta 1786ko udaberrian arrakastan handiarekin Vienan estreinatu zena. Beaumarchaisen komediaren moldaketa bat da Figaroren Ezteiak, egoera komikoetatik lirismo unetara paso egiten den korapilo batean oinarritzen da eta Salzburgoko maixuaren gaitasun musikal onenak gordetzen dituena. Varsoviako Ganbera Opera askotan etorri ohi da gure herrira, publikoak bere lanean duen estimuak bultzatuta. Honetan, obraren interpretazio zintzoa egiten du, eszenaratzean asmatu egiten du eta bakarlari, orkestra eta abesbatzaren kalitatean ongi sostengatua dago.