Milango alla Scala Antzokiko Orkestra zuzendu duten maisuen zerrendari —Claudio Abbado, Riccardo Muti, Lorin Maazel, Daniel Baremboin, Zubin Mehta, Seiji Ozawa — errepaso ematea nahikoa da bere garrantzi historikoa onartzeko eta pezoian nahiz eszenatokian munduko orkestra onenenetariko bat zergatik den ulertzeko. Baluarteko kontzertua Semyon Bychkov maisuak zuzenduko du; beste batzuen artean Osloko Filarmonika, Berlingo Filarmonika eta Chicago, Cleveland eta Los Ángeles-eko Sinfonikak denboraldi honetan zuzendu ditu. Bychkov maisuak lehenago, 2011ko urtarrilan, Concertgebow-ko Orkestra zuzenduko du Baluarten. Mahler-en Seigarren Sinfonia, Tragikoa, 1093 eta 1904 artean idatzia, forma “klasikoen” barnean musika konposatzeko Mahler-en asmo handieneko esfortzua izan zen eta, aldi berean, bere obra pertsonal eta hunkigarriena izan zen. Tragiko eta nihilistena ere bada.
Zuzendaria: Semyon Bychkov
Gustav Mahler (1860-1911)
Seigarren Sinfonia La minorrean, Tragikoa
Allegro energico, ma non troppo
Scherzo. Wuchtig
Andante moderato
Allegro moderato. Allegro energico
* Iraupena: 80'